Ilunpeko pilotariek Lizarrako Pilota Txapelketa irabazi dute asteburuan. Ioritz Arsuagak eta Ugaitz Arangurenek 18 eta 4 irabazi zuten norgehiagoka, eta Iker Ansolak nahiz Julen Urrestillak ere bai, 18 eta 15. Bestalde, Jokin Artetxek Aldazabal azkoitiarrarekin jokatu zuen neurketa, eta haiek ere irabazi egin zuten, 18 eta 13.
Bestalde, Gipuzkoako Txapelketako final batzuk ere jokatu dituzte. Ilunpeko Otaegik 16 eta 22 galdu zuen LAPKEko Izagirrek. Bestalde, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatu zituzten infantil eta kadete mailako kirolariek finalak; Ilunpe 3 taldea 18 eta 4 nagusitu zen Gaztelekuren kontra, eta Ilunpeko Manex Azpiazuk 18 eta 22 galdu zuen Ilunpeko Astigarragaren aurka. Nagusien mailako finala Aretxabaletan jokatu zuten Aretxabaletako Zugastik eta Ilunpeko Elosegik, eta 22 eta 21 nagusitu zen Zugasti.