Gipuzkoako Errendimendu eta Kluben Arteko txapelketetako partidak izango dira ostiralean, Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.
Frontoi Txikian Errendimendu Txapelketako sei partida jokatuko dituzte pilotariek, 18:15ean hasita: Ilunpeko Zorrozak Azkoitiko Oteizaren kontra (alebinen bigarren urtea); Ilunpeko Arsuagak Aretxabaletako Fernandezen kontra (alebinen bigarren maila); Ilunpeko Labakak Legazpiko Urangaren aurka (alebinen bigarren urtea); Ilunpeko Labakak Segurako Elortzaren kontra (alebinen bigarren urtea); eta Ilunpeko Larramendik Goierriko Garmendiaren kontra (infantilen bigarren maila).
Izarraizko partidak, berriz, Kluben Arteko Txapelketakoak izango dira, eta horiek 18:30ean hasita jokatuko dituzte. Orotara, bost neurketa ikusi ahal izango dituzte pilotazaleek: Ilunpe 1en eta Ataunen artekoa; Ilunpeko Ansolak Zazpi Iturriko Karreraren kontra jokatuko duena; Ilunpeko Mendizabalek eta Tolosako Olanok jokatuko dutena; Ilunpeko Bidezabal eta Aloña Mendiko Rodriguez aurrez aurre izango direna; eta Ilunpeko Urrestillak eta Aretxabaletako Kortazarrek jokatuko dutena.