30.721 da Ilunperen zozketako zenbaki saritua

Larunbatean egin zuten zozketa, eta irabazleak hamar egun ditu saria jasotzeko. Ordezko zenbakia 17.329 da.

Ilunpe pilota elkartearen zozketak badu zenbaki saritua. Joan zen larunbatean 12:00etan egin zuten zozketa, eta 30.721 da zenbaki irabazlea. 

Saritutako txartela duenak eskuz banakako txapelketa nagusiaren finalerako lau sarrera, lau bazkari Loiola hotelean eta 1.200 euroko saria eskuratuko du, eta hamar eguneko epean jaso beharko du saria. 

Irabazlerik ez agertzekotan 17.329 zenbakia duenak eskuratuko du saria. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide