Adunako (Gipuzkoa) Caldereria Aburuza pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean, Tolosaldeko herri horretako jaien barruan, eta Ilunpe pilota elkarteko Peñagarikano txapelarekin itzuli zen etxera. 16-10 irabazi zuten Peñagarikanok eta Behar Zana elkarteko Iraolak kimu mailako finala, Behar Zanako Eizagirreren eta Tolosako Juantorenaren kontra.
Ilunpek bi ordezkari izan zituen atzo Adunako finaletan. Kadete mailakoan aritu zen Artetxe, Behar Zanako Iparragirrerekin, eta 22-16 galdu zuten finala azpeitiarrak eta bere bikotekideak, Intxurreko Muruaren eta Bergarako Ormaetxearen kontra.