Etzi irekiko du Ilunpek pilotako denboraldi berrirako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko abu. 30a, 10:57

Irail osoan, 1etik 30era, izango da izena emateko aukera Internet bidez, baita baja ematekoa ere. Izena aurrez aurre eman nahi dutenek, berriz, hilaren 12an, 20an eta 28an egin ahalko dute. Entrenamenduen egutegia ere prest du pilota elkarteak.

Ilunpe pilota elkarteak etzi zabalduko du 2023-2024 denboraldirako izen ematea. Denboraldi berrian Ilunpen aritu nahi dutenek irail osoan, 1etik 30era, izango dute izena Internet bidez emateko aukera, lotura honetan.

Baja eman nahi dutenek ere epe bera izango dute, bestela kuota kobratuko zaie. Baja emateko, 689 66 50 42 telefonora deitu edo Whatsapp mezua bidali, edo ilunpeelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Internetez ez ezik, izena aurrez aurre emateko aukera ere eskainiko du Ilunpek Izarraitz pilotalekuan, egun eta ordu hauetan:

  • Irailaren 12an, 15:00etatik 17:00etara.
  • Irailaren 20an, 15:00etatik 17:00etara.
  • Irailaren 28an, 10:00etatik 12:00etara.

Entrenamenduen egunak eta orduak

Denboraldi berriko entrenamenduen egutegia ere prest du pilota elkarteak. Irailaren 18an hasiko dituzte entrenamenduak, eta hau da maila bakoitzarentzat izendatu dituzten egunen eta orduen zerrenda:

  • Benjaminaurrekoak: larunbatetan, 09:30etik 11:30era.
  • Benjaminak: ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Kimuak: asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era.
  • Infantilak: astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Kadeteak: asteazkenetan, 16:30etik 18:00etara.
  • Jubenilak: astearteetan, 16:30etik 18:00etara.

Arretarako

Irailetik aurrera edozein zalantza, baimen, txapelketa... argitu edota antolatu nahi duenak, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara izango du Ilunperekin harremanetan jartzeko aukera.

Horretarako, 689 66 50 42 telefono zenbakia edo ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikoa dituzte eskura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide