Eskuz binakako hainbat pilota partida izango dira bihar Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko ira. 22a, 11:58

Izarrraitz pilotalekua.

Kadeteen eta jubenilen mailetako pilota partidak jokatuko dituzte bihar, zapatua,  Izarraitz pilotalekuan.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskuz binakako txapelketako hiru partida jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek bihar, zapatua, Izarraitz pilotalekuan.

16:00etatik aurrera, kadeteen hirugarren mailan, Ilunpekoek Oiarpe 1en kontra jokatuko dute. Segidan, jubenilen bigarren mailako bi partida jokatuko dituzte. Neurketa batean, Ilunpek Tolosa 1en kontra jokatuko du, eta bestean, Ilunpe 1ek Bergararen aurka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide