Eskuz binakako sei partida jokatuko dituzte Ilunpekoek gaur eta bihar

Izarraitz pilotalekua.

Gaur, 18:30etik aurrera, Frontoi Txikian izango dituzte pilota partidak. Bihar, berriz, 16:00etatik aurrera jokatuko dituzte neurketak Izarraitz pilotalekuan.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskuz binakako txapelketako sei partida jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek gaur eta bihar artean.

Gaur, 18:30ean hasiko dituzte binakako pilota partidak, Frontoi Txikian. Kadeteen Hirugarren mailako Ilunpe bikoteak Pagozperen kontra jokatuko du. Segidan, jubeniletako Bigarren mailako Ilunpe 2k Aloña Mendi izango du aurkaria. Hirugarren eta azken partidan, jubeniletako Lehen mailako Ilunpe eta Tolosa 1 neurtuko dira.

Bihar, 16:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan izango dira eskuz binakako pilota partidak. Nagusien Hirugarren mailako Ilunpe 2k Behar Zana 1en kontra jokatuko du. Ondoren, Ohorezko Mailako Ilunpe eta Behar Zana neurtuko dira. Azkenik, jubenilen Bigarren Mailako Ilunpe 1ek eta Murumendik jokatuko dute elkarren kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide