Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren eskuz binakako txapelketako eta banakako txapelketako hamar partida jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkarteko pilotariek ostiralean eta larunbatean, Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan.
Ostiralean, 18:30ean hasiko dituzte pilota partidak, Frontoi Txikian. Infantiletako bigarren mailako pilotariek banakako lau partida jokatuko dituzte. Lehen partida Larramendi (Ilunpe) eta Alberdi Aratz (Bergara) pilotarien artekoa izango da. Bigarrena Arsuagak (Ilunpe) eta Pikabeak (Gure Txeru) jokatuko dute. Hirugarren neurketa, berriz, Aiur Labakaren (Ilunpe) eta Labakaren (Ataun) artekoa izango da. Eta laugarren banakakoa Peñagarikanok (Ilunpe) eta Muruamendiarazek (Bergara) jokatuko dute. Binakako pilota partida bigarren mailako kadeteek jokatuko dute, Ilunperen eta Eibar 2ren artean.
Larunbatean, 16:00etatik aurrera izango dira pilota partidak. Izarraitz pilotalekuan eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte Ilunpekoek. Aurrenekoa kadeteen lehen mailako Ilunpek Lapke 2ren kontra jokatuko du. Bigarren partida nagusien hirugarren mailako Ilunpe 1ek eta Aloña Mendi 2k jokatuko dute.
Frontoi Txikian ere larunbatean 16:00etan hasita jokatuko dituzte eskuzko partidak. Kimuen bigarren mailako pilotariak banaka ariko dira: Oiartzabalek (Ilunpe) eta Orbegozoren (Legazpi) kontra jokatuko du; Urbistondok (Ilunpe) Salaberriaren (Soraluze) aurka; eta azkenik, Arrarasen (Ilunpe) eta Gomezen (Aretxabaleta) arteko neurketa izango da.