Ilunpe txapeldunorde izan da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko aza. 27a, 16:14

Ibai Elustondo, Julen Larramendi eta Markel Mendizabal Ilunpeko pilotariak., zapatuan Getarian.

Kadeteetako hirugarren mailako pilotariek Gure Txerukoen kontra jokatu dute finala, Getariako Sahatsaga pilotalekuan.

Joan den zapatuan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako binakako finala jokatu zuten kadeteen hirugarren mailako Ilunpeko pilotariek Gure Txerukoen kontra. 11:00etan hasita jokatu zuten finala, Getariago Sahatsaga pilotalekuan. Ilunpeko Ibai Elustondok eta Markel Mendizabalek 18 eta 22 galdu zuten Gure Txeruko Aritz Aiestaranen eta Enaitz Esnalen kontra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide