Ilunpek irabazi ditu asteburuan jokatutako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako bi finalak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2023ko abe. 25a, 10:53

Ilunpeko lau pilotariak, Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako bi finaletako partidak irabazi ostean. (Utzitakoa)

Nagusien hirugarren mailako pilotariek eta jubenilen bigarren mailakoek Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatu dituzte asteburuan Amezketan. Bi finalak irabazi dituzte.

Atzo, igandea, Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako azken finalak jokatu zituzten Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Ilunpeko pilotariak bi finaletan izan ziren lehian, eta bietan lortu zuten txapela.

Batetik, jubenilen bigarren mailako eskuz binakako finala jokatu zuten Abantzuko pilotarien aurka. Ilunpeko  Aner Lizasok eta Iñigo Sarasuak 22 eta 6 irabazi zuten Abantzuko Aritz Alonsoren eta Aiert Uriaren aurkako partida.

Bestetik, nagusien hirugarren mailako eskuz binakako finala jokatu zuten Zazpi Itturriko pilotarien aurka. Ilunpeko Jakes Elosegi eta Oier Larrañaga 22 eta 18 nagusitu ziren Zazpi Itturriko Eneko Gorostidi eta Oier Plazaolaren aurka jokatutako partidan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide