Asteburuan Frontoi Txikian eta Urrestillako Txikurin jokatuko dituzte pilota partidak Ilunpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2024ko otsailaren 21a

Urrestillako Txikuri pilotalekua.

Ostiralean binakako lau partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian, 18:15ean hasita. Zapatuan, berriz, bi pilota partida jokatuko dituzte Urrestillako Txikuri pilotalekuan, 16:00etatik aurrera.

Asteburu honetan Frontoi Txikian eta Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatuko dituzte partidak Ilunpeko pilotari gazteek.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, lau eskuz binakako partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 1 vs Gure Txeru (infantilak lehen maila).
  • Ilunpe 2 vs Lapke 2 (kimuen bigarren urtekoak lehen maila).
  • Ilunpe 1 vs Gaztelupe (jubenilak bigarren maila).
  • Ilunpe 2 vs Azkoitia (jubenilak bigarren maila).

Zapatuan, bi pilota partida jokatuko dituzte Urrestillako Txikuri pilotalekuan:

  • 16:00. Ilunpe E. vs Lapke B (gizonezko gazteak).
  • 16:45. Ilunpe 3 vs Hernani (neskak lehen maila).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide