Eneko Martija eta Mikel Sanchez Ilunpe pilota elkarteko bikote azpeitiarrak Gipuzkoako Udaberri Saria irabazi du larruzko paletan. Debako Euskal Jolas elkarteko Iñaki Badiola eta Manex Prietoren aurka neurtu dituzte indarrak hango frontoian, eta 20 eta 35 nagusitu dira azpeitiarrak.