Ostiralean eskuz banakako eta binakako partidak jokatuko dituzte Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko mai. 22a, 17:48

Frontoi Txikia.

Hiru neurketa jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. 18:30ean hasiko dira pilota partidak.

Ostiralean Eskuz Banakako Lau eta Erdiko Txapelketako partida bat eta Udaberriko Eskuz Binakako Txapelketako bi neurketa jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek Frontoi Txikian. 18:30ean hasita. Honakoak dira jokatuko dituzten neurketak:

  • Ilunpe vs Azkoitia 1. Kimuen bigarren urtea, lehen maila.
  • Azkue (Ilunpe) vs Zabala (Mundarro). Jubenilak, bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Intxurre 2. Infantila,k bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide