Ilunpe pilota elkarteak ikasturte berriko izen ematea zabalduta du gaur hasi eta Irailaren 30era arte. Izen ematea lotura honen bidez egin beharko da.
Aurreko ikasturtean Ilunpen ibili eta baja eman nahi dutenek, berriz, honako telefono zenbakira idatzi edo deitu beharko dute: 689 66 50 42. Horrela egiten ez dutenek, eta lehengo urtetik izena emanda daudenek, ikasturte honetan jarraitu egingo dutela ulertuko du Ilunpe pilota elkarteak.
Edozein zalantza duenak 689 66 50 42 telefono zenbakira deitu edo idatzi dezake edota ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora idatzi.