Ilunpeko pilotari gazteek ostiralean dituzte sasoi berriko lehen pilota partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko ira. 11a, 11:26

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Eskuz binakako bost pilota partida jokatuko dituzte, hiru Izarraitz pilotalekuan eta bi Frontoi Txikian.

Ostiralean eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek, Frontoi Txikian nahiz Izarraitz pilotalekuan.

Ostiralean, 18:15etik aurrera, eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Tolosa 1. Kadeteak, lehen maila.
  • Ilunpe vs Gazteleku 1. Jubenilak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Intza. Nagusiak, hirugarren maila.

Ostiralean, 18:30etik aurrera, eskuz binakako txapelketako bi partida jokatuko dituzte Frontoi Txikian:

  • Ilunpe vs Aretxabaleta. Kadeteak, hirugarren maila.
  • Ilunpe vs Aretxabaleta 1. Kadeteak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide