Ilunpekoen eskuzko partidak izango dira bihar, etzi eta zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko urr. 16a, 16:21

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Eskuz binakako nahiz banakako partidak jokatuko dituzte pilotari gazteek bai Frontoi Txikian eta bai Izarraitz pilotalekuan.

Eskuz binakako eta banakako pilota txapelketetako zazpi partida jokatuko dituzte bihar, etzi eta zapatua artean Ilunpe pilota elkartekoek. Binakakoak bihar eta etzidamu Izarraitzen jokatuko dituzte, eta banakakoak etzi Frontoi Txikian.

Bihar, osteguna, 20:15ean, Izarraitz pilotalekuan, eskuz binakako txapelketako partidak:

  • Ilunpe vs Lapke 1. Jubenilak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Eibar 1. Nagusiak, hirugarren maila.

Etzi, ostirala, 17:30etik aurrera, Frontoi Txikian, eskuz banakako txapelketako partidak:

  • Arsuaga (Ilunpe) vs Zorroza (Ilunpe). Infantilak, lehen maila.
  • Kerejeta (Ilunpe) vs Iturralde (Azkoitiko Oteiza). Kimuak, lehen maila.
  • Arandia (Ilunpe) vs Gabilondo (Bergara). Kimuak, lehen maila.

Zapatuan, urriaren 19an, 15:30ean, Izarraitz pilotalekuan, eskuz binakako txapelketako partidak:

  • Ilunpe vs Ataun. Kadeteak, lehen maila.
  • Ilunpe vs Intxurre. Nagusiak, ohorezko maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide