Hamabost pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2024ko urr. 23a, 12:22

Ilunpekoak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Ilunpeko pilotari gazteen pilota partidak izango dira ostirala, zapatua eta igandea bitartean. Ostiral arratsaldean Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte. Zapatuan Frontoi Txikian bakarrik, eta igandeko partida, berriz, Izarraitzen izango da.

Eskuz binakako eta banakako pilota txapelketetako hamabost partida jokatuko dituzte ostirala, zapatua eta igandea artean Ilunpe pilota elkartekoek, Frontoi Txikian nahiz Izarraitz pilotalekuan.

Etzi, ostirala, 18:15etik aurrera, Frontoi Txikian, eskuz banakako txapelketako partidak:

  • Egiguren (Ilunpe) vs Izagirre (Lapke). Infantilak, lehen maila.
  • Peñagarikano (Ilunpe) vs Albizu (Lapke). Infantilak, lehen maila.
  • Urbistondo (Ilunpe) vs Lamadrid (Aretxabaleta). Infantilak, bigarren maila.
  • Aizarna (Ilunpe) vs Jauregi (Aretxabaleta). Infantilak, bigarren maila.
  • Olazabal (Ilunpe) vs Insausti (Olalde). Infantilak, lehen maila.

Etzi, ostirala, 18:15etik aurrera, Izarraitz pilotalekuan, eskuz banakako nahiz eskuz binakako txapelketetako partidak:

  • Lizarralde (Ilunpe) vs Egiguren (Oiarpe). Infantilak, lehen maila.
  • Montori (Ilunpe) vs Apezetxea (Oiarpe). Infantilak, lehen maila.
  • Larramendi (Ilunpe) vs Erauntzetamurgil (Oiarpe). Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe vs Tartaloetxe. Binakakoa. Nagusiak, ohorezko maila.

Zapatuan, urriaren 26an, 16:00tan, Frontoi Txikian, eskuz banakako txapelketako partidak:

  • Goenaga (Ilunpe) vs Gallastegi (Bergara). Kimuak, lehen maila.
  • Eraso (Ilunpe) vs Eraña (Arrasate). Kimuak, lehen maila.
  • Baltzola (Ilunpe) vs Eizagirre (Gaztelupe). Kimuak, lehen maila.
  • Garitaonandia (Ilunpe) vs Aldasoro (Ataun). Kimuak, lehen maila.
  • Larrañaga (Ilunpe) vs Arratibel (Ataun). Kimuak, lehen maila.

Igandean, urriaren 27an, 12:00etan, Izarraitz pilotalekuan, eskuz binakako txapelketako partida:

  • Ilunpe vs Oiarpe 2. Nagusiak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide