Ilunpe pilota eskolan izena nahiz baja emateko epea ireki dute berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikin.

Urtarrilaren 2tik 30era bitartean izango da pilota eskolan izena emateko aukera.

Urtero bezala, urtarrilean berriro ere Ilunpe pilota eskolan izena ala baja emateko epea ireki dugu. Horretarako epea urtarrilak 2tik 30era artekoa izango da. Izena eman nahi dutenek honako loturako formularioa bete beharko dute. Zalantzaren bat dutenek 689 66 50 42 telefonora jo dezakete.

Pilota eskolan baja eman nahi dutenek, berriz, 689 66 50 42 telefono zenbakira deitu edo ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide