Gipuzkoako kimuen mailako paleta txapelketako finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Betharrametako pilotalekuan.
Lehen finala, Oiartzun 2k Zumaia 2ren kontra jokatu zuen, eta oiartzuarrak irabazi zuten 15 eta 10 eginda.
Bigarren finala, Ilunpeko bi talderen artekoa izan zen. Ilunpe 1 taldean Oier Eskudero, Xabat Aizpuru eta Peru Iriarte aritu ziren eta Ilunpe 2 taldean Unax Aranbarri eta Alain Aristondo. Ilunpe 1ek irabazi zuen 25 eta 21 eginda.