Eskuzko zazpi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek etzi eta etzidamu

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikin.

Eskuz banakako nahiz binakako partidak jokatuko dituzte pilotari gazteek ostiralean eta larunbatean. Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan ariko dira.

Eskuzko pilota txapelketetako zazpi partida jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkartekoek ostiralean eta larunbatean. Pilota partidak Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian izango dira.

Etzi, ostirala, 18:30etik aurrera, Frontoi Txikian, eskuz binakako partidak:

  • Ilunpe 3 vs Lapke 2.
  • Ilunpe 1 vs Lapke 3.

Etzi, ostirala, 19:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan Udaberriko eskuz banakako txapelketako partidak:

  • Ilunpe vs Tolosa. Jubenilak, lehen maila.
  • Ilunpe 2 vs Murumendi. Kadeteak, lehen maila.

Larunbatean, 16:00etatik aurrera, eskuz binaka, Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 1 vs Lapke 2. Kimuak, lehen maila.
  • Ilunpe 3 vs Goierri. Kimuak, lehen maila.
  • Ilunpe vs Aloña Mendi 1. Infantilak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide