Eskuzko pilota txapelketetako zortzi partida jokatuko dituzte Ilunpe pilota elkartekoek ostiralean eta larunbatean. Pilota partidak Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian izango dira.
Bihar, ostirala, 18:15etik aurrera, Izarraitz pilotalekuan, Udaberriko eskuz banakako txapelketako partidak:
- Ilunpe vs Eple. Neskak, lehen maila.
- Ilunpe vs Eibar. Kadeteak, bigarren maila.
Bihar, ostirala, 20:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan, eskuz binakako partida:
- Ilunpe 3 vs Lea Ibarra. Gizonak, kadeteak.
Bihar, ostirala, 18:15etik aurrera, Frontoi Txikian, eskuz binakako eta Udaberriko eskuz banakako txapelketako partidak:
- Ilunpe 1 vs Ilunpe 2. Kimuak, lehen maila.
- Ilunpe 2 vs Ilunpe 1. Infantilak, lehen maila.
- Ilunpe 4 vs Lapke 2. Infantilak, lehen maila.
- Ilunpe 1 vs Tolosa 3. Kadeteak, lehen maila.
Etzi, larunbatean, 12:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan:
- Ilunpe vs Lapke A. Kimuak, 22 urtez azpiko gizonak.