Asteburuan Ilunpeko pilotariek hiru final jokatuko dituzte, bat Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikin.

Kimuen, infantilen eta jubenilen mailako eskuz binakako finalak izango dira. Azpeitian jokatuko duten finala ostiralean da, 19:00etan, Frontoi Txikin.

Ilunpeko pilotari gazteek hiru final jokatuko dituzte asteburuan, hirurak eskuz binaka. Horietatik bakarra izango da Azpeitian, kimuen lehen mailakoa. Ilunpe 1 eta Ilunpe 2 bikoteak elkarren kontra jokatuko dute finala, ostiralean, 19:00etan, Frontoi Txikin.

Infantilen lehen mailako pilotariek ere ostiralean jokatuko dute finala, 19:30ean, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan. Ilunpe 1 Arrasate 1 bikotearen kontra ariko da.

Jubenilen lehen mailakoek, berriz, igandean jokatuko dute finala Tolosaren kontra. Tolosako Beotibar pilotalekuan izango dute neurketa, 10:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide