Gipuzkoako Txapelketako lau eta erdiko bi partida, igande goizean Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2025ko api. 25a, 15:48

Izarraitz pilotalekua.

10:00etan hasita, Ilunpeko Clavijo Intxurreko Leoren kontra ariko da lehenengoan, eta Sarasuak Arregi azkoitiarrarekin neurtuko ditu indarrak gero.

Gipuzkoako Txapelketako lau eta erdiko bi partida jokatuko dituzte igande honetan, apirilak 27, Izarraitz pilotalekuan, Ilunpe elkarteko pilotariek.

10:00etan hasita, kadeteen bigarren mailako txapelketaren barruan, Ilunpeko Clavijok Intxurreko Leoren kontra jokatuko du. Bigarren partida, berriz, jubenilen lehen mailako txapelketari dagokiona izango da, eta Ilunpeko Sarasuak Azkoitiko Oteizako Arregiren kontra jokatuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide