Joan den asteazkenean zozkatu zuen Ilunpe pilota elkarteak bere aurtengo sari potoloa. Berehala agertu zen txartel saritua, 25.201 zenbakiduna, eta txartel horren jabeak jaso du dagoeneko dagokion saria.
Irantzu Etxeberriarentzat izan dira aurten Eskuz Banakako Txapelketa Nagusiaren finalerako kantxako lau sarrerak, Loiola hotelean lau lagunentzako bazkaria eta 1.200 euro.