Asteburu honetan hiru final izango dituzte jokoan Ilunpeko pilotari gazteek, hirurak eskuz eta bat Amasan eta bi Azpeitiko Frontoi Txikian.
Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria pilota txapelketako kimuen mailako finala Ilunpeko Xuban Arandiak Ataungo Aretz Aldasororen kontra jokatuko du larunbatean, 16:00etan, Amasan.
Eskuz binakako bi final Azpeitian jokatuko dituzte, larunbatean, 16:30ean, Frontoi Txikian. Kimuen lehen mailako Amets Garitaonandiak eta Janitz Goenagak osatutako Ilunpe 1 bikoteak Intxurre 1en (Xuban Altuna eta Aitor Mujika) kontra jokatuko du.
Infantilen lehen mailako Ilunpe 2 (Iraitz Arsuaga eta Aiurdi Peñagarikano) Oiarpe 2ren (Aiur Apezetxea eta Oiantz Erauntzetamurgil) aurka ariko da finalean.