Gipuzkoako eskuz binakako infantilen lehen mailan txapeldun izan dira Ilunpekoak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2025ko eka. 16a, 12:03

Binakako eskuzko finalak jokatu dituzten pilotariak. (Ilunpe)

Gipuzkoako hiru pilota txapelketetako finalak jokatu dituzte asteburuan Ilunpeko pilotariek, bat kanpoan eta bi etxean. Infantilen lehen mailako Iraitz Arsuagak eta Aiurdi Peñagarikanok finala irabaztea lortu dute.

Joan den asteburuan Gipuzkoako eskuzko hiru final jokatu dituzte Ilunpeko pilotari gazteek, bat Amasan eta bi Azpeitiko Frontoi Txikian.

Larunbat arratsaldean Azpeitiko Frontoi Txikian bi final jokatu zituzten. Infantilen lehen mailakoen Ilunpeko Iraitz Arsuaga eta Aiurdi Peñagarikano izan ziren nagusi, Oiarpeko Aiur Apezetxeari eta Oaitz Erauntzetamurgili 18 eta 17 irabazita.

Kimuen lehen mailako finala tanto bakar baten aldearekin (15 eta 16) galdu zuten Ilunpeko Amets Garitaonandiak eta Janitz Goenagak Intxurreko Xuban Altunaren eta Aitor Mujikaren kontra.

Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa-Elay Saria pilota txapelketako kimuen mailako finala ere jokatu zuen larunbat arratsaldean, Amasan, Ilunpeko Xuban Arandiak Ataungo Aretz Aldasororen kontra. Arandiak 1 eta 16 eginda finala galdu egin zuen.


Xuban Arandia izan da txapeldunordea Berezkoen Banakako Txapelketan. (Ilunpe)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide