Gutun honen bitartez jakinarazi nahi dugu Ilunpe pilota elkarteko zuzendaritzan errelebo aldaketa gauzatuko dela 2025-26 denboraldian. Hamabi urte buru-belarri aritu eta belaunaldi berriari lekukoa pasatzeko momentua dela ulertuta, ezagutzen dituzuen aurpegi desberdinek izango dute Ilunpe zuzentzeko ardura datorren denboralditik aurrera.
Zuzendaritza zaharreko partaideok eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan gurekin ibili diren haurrei eta gazteei. Urte luze hauen balorazio oso positiboa egin nahi dugu, tartean bizipen gazi batzuk izan diren arren, oro har, esperientzia gozo bat bizi izan baitugu, emozioz betea. Bihotzez, eskerrik asko.
Esku ezin hobeetan uzten dugu Ilunpe elkartea. Beraz, guztion laguntzarekin, inoiz baino indartsuago hasiko du denboraldi berria herriko pilota elkarteak.