Salbatore jaien atariko asteburua dute Getarian, eta benjamin, kimu eta infantil mailetako esku pilotako X. Elkano sariaren finalak jokatu zituzten atzo han.
Hiru final, sei bikote lehian, eta horietatik hiru Ilunpekoak. Horrela, infantil mailako finalean txapela Azpeitira eramango zutela jakina zen, bi bikote finalistak baitziren Ilunpeko kideak. Azkenean, Lizarralde eta Egiguren gailendu ziren final horretan, Arsuagari eta Peñagarikanori 18-9 irabazita.
Aurretik, kimuen finalean ere tanteo garbiarekin nagusitu ziren Ilunpeko Arandia eta Goenaga: 16-7 hartu zituzten mendean Azkoitiko Mendizabal eta Juaristi.