Ireki du Ilunpe pilota elkarteak pilotan izena edo baja eman nahi dutenentzako epea. Horretarako epea irailaren 15era (asteartea) artekoa izango da.
Pilotan izena eman nahi dutenek irailaren 15era bitartean lotura honetan sartu eta bertan eskatzen diren datuak bete beharko ditu.
Baja eman nahi duenak, berriz, hurrengo telefonora idatzi beharko du mezua: 689 66 50 42.
Dagoeneko izena emanda dauden pilotariek, baja ematen ez duten bitartean, Ilunpe pilota klubean jarraituko dute, eta ez dute berriro izena eman beharrik. Hala ere, Ilunpek luke datuetan aldaketaren bat balego lehenbailehen Ilunpeko telefono zenbakira idatziz abisua ematea.
Irailaren 7tik entrenamenduak
Entrenamenduak irailaren 7ko astean hasiko dituzte Ilunpekoek, maila bakoitzari dagokion orduan eta egunean. Pilota entrenamenduen eta kuoten informazio guztia honako loturan daude zehaztuta.
Edozein zalantza galdetzeko 689 665 042 telefono zenbakira edota ilunpeelkartea@gmail.com helbide elektronikora jo daiteke.