Gaur hasiko dute denboraldi berria Ilunpeko pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren barruan lau partida jokatuko dituzte arratsaldean Izarraitzen. Era berean, pilota eskolakoak ere gaur hasiko dira jokoan.

2025-2026 denboraldiko lehiak gaur hasiko dira Ilunpe pilota elkartearen ordezkarientzat. Batetik, ezker hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren lehen jardunaldiko partidak jokatuko dituzte hainbat pilotarik; eta, bestetik, pilota eskolako gaztetxoek ere gaur ekingo diote sasoi berriari.

Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren barruan, 18:30ean hasita, lau partida jokatuko dituzte Ilunpekoek Izarraitz pilotalekuan. Hau da gaur arratsaldeko karteldegia:

  • Nagusien 3. maila, eskuz binaka: Ilunpe - Lapke 2
  • Nagusien 1. maila, eskuz binaka: Ilunpe - Lapke 1
  • Kadeteen 2. maila, eskuz binaka: Ilunpe 1 - Alde Zaharra
  • Kadeteen 2. maila, eskuz binaka: Ilunpe 2 - Hernani 3

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide