Asteburuan Ilunpekoek hiru partida jokatuko dituzte etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2025eko irailaren 17a

Ilunpeko pilotariak Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Ostiralean eta zapatuan jokatuko dituzte pilotako norgehiagokak, denak Izarraitz pilotalekuan.

Ilunpe elkarteko pilotari gazteek hiru pilota partida jokatuko dituzte ostiralean eta larunbatean, Izarraitz pilotalekuan.

Ostiralean, Eskuz Binakako Alkain sariko bi partida jokatuko dituzte jubenilek, 18:30ean hasita. Jubenilen lehen mailako Ilunpek Tolosa 3ren aurka jokatuko du, eta jubenilen bigarren mailako Ilunpek Behar Zanaren kontra.

Larunbatean, berriz, eskuz binaka Ilunpeko bikotea Lapke 1 bikotearen kontra ariko da, 16:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide