Ilunpeko pilotariek banakako neurketak jokatuko dituzte bihar Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Ilunpeko pilotariak Santio egunean Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Partida guztiak Izarraitz pilotalekuan jokatuko dituzte, bihar ostirala, 18:00etan hasita.

Ilunpeko pilotari gazteek banakako bost pilota partida jokatuko dituzte bihar, ostirala, Izarraitz pilotalekuan. 18:00etan hasita izango dira pilota partidak:

  • Labaka (Ilunpe) vs Juaristi (Oteiza). Nagusiak lehen maila.
  • Iturralde (Ilunpe) vs Lopez (Ataun). Jubenilak lehen maila.
  • Goenaga (Ilunpe) vs Urbistondo (Ilunpe). Infantilak bigarren maila.
  • Mendizabal (Ilunpe) vs Odriozola (Aloña). Kimuen bigarren maila.
  • Uranga (Ilunpe) vs Alustiza (Tolosa). Kimuen bigarren maila.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide