Eskuz banakako lau partida jokatuko dituzte bihar Ilunpekoek Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2025eko abenduaren 4a

Ilunpeko pilotariak Santio egunean Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

18:15ean hasiko dira pilota partidak Izarraitz pilotalekuan.

Asteburuko partidak bihar, ostirala, jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. Lau partida izango dira, 18:15ean hasita, Izarraitz pilotalekuan. Honakoak dira jokatuko dituzten pilota partidak:

  • Lizarralde (Ilunpe) vs Artola (Lapke). Infantilak lehen maila.
  • Mendizabal (Ilunpe) vs Gabilondo (Bergara). Kimuen bigarren maila.
  • Peñagarikano (Ilunpe) vs Manterola (Alde Zaharra). Kadeteak bigarren maila.
  • Montori (Ilunpe) vs Harreguy (Lapke). Kadeteak bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide