Bihar, ostirala, partida bat eta bi final jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. Hiru partidak banakakoak dira, eta bi finalak Azpeititik kanpo izango dituzte.
Bihar, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan jokatuko du Ilunpeko Peñagarikanok Ataungo Labakaren kontra. Kadeteen bigarren mailako partida izango da.
Banakako bi final ere jokatuko dituzte Ilunpekoek. Infantilen lehen mailako GEPFren finalean ariko da Lizarralde Gaztelekuko Gonzalez kontra. 19:00etan hasiko da partida, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Kimuen bigarren mailako GEPFren eskualdeko finala, berriz, Mendizabalek jokatuko du Eibarko Arriolaren kontra, 20:15ean, Antzuolan.
Igandean, San Tomas egunean, XI. Patxi Azkargortaren Oroimenezko Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte Ilunpekoek, 10:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.