Ostiralean zabalduko du Ilunpe pilota elkarteak izena edota baja emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2025eko abenduaren 31

Ilunpe pilota elkarteko kideak San Tomas egunez.

Urtarrilaren 30era bitartean eman daiteke pilota elkartean izena. Entrenamendu saioak urtarrilaren 7an hasiko dituzte.

Ilunpe pilota elkarteak jakinarazi du klubean izena edo baja eman nahi dutenentzat urtarrilaren 2an, ostiralez, zabalduko dutela epea, eta urtarrilaren 30ean, ostiralez, itxi. Izena eman nahi duenak lotura honetan dagoen dokumentua bete beharko du. Baja eman nahi duenak, berriz, hurrengo telefonora idatzi beharko du: 689 66 50 42.

Dagoenekoz izena emanda dauden pilotariek baja ematen ez duten bitartean klubean jarraituko dute, ez dago berriro izena eman beharrik. Hala ere, Ilunpeko ordezkariek adierazi dute eskertuko luketela datuetan aldaketaren bat balego lehenbailehen Ilunpeko telefono zenbakira idatziz abisatzea.

Entrenamenduen eta kuoten gaineko informazio guztia linkean aurkitu daiteke. Entrenamendu saioak urtarrilaren 7an hasiko dituzte, maila bakoitzari dagokion ordu eta egunean.

Edozein zalantza izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak: 689 66 50 42 edo ilunpeelkartea@gmail.com.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide