Eskuz binakako sei pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek bihar eta etzi artean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko urtarrilaren 8a

Ilunpeko pilotari gazteak Frontoi Txikin. (Nerea Uranga)

Bihar arratsaldean Izarraitzen eta Frontoi Txikian izango dira bost pilota partida. Seigarrena, 22 urtez azpikoena, larunbat eguerdian jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan.

Ilunpeko pilotari gazteek eskuz binakako hainbat txapelketetako sei pilota partida jokatuko dituzte ostiralean eta zapatuan, Izarraitz pilotalekuan nahiz frontoi txikian. Honakoak dira pilota partidak:

Bihar, ostirala, 18:30etik aurrera honako partidak izango dira Izarraitzen:

  • Ilunpe 2 vs Ataun. Infantilak lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Behar Zana 1. Kadeteak bigarren maila.
  • Ilunpe 2 vs Mundarro 1. Kadeteak bigarren maila.

Bihar, ostirala, 19:15ean hasita jokatuko dituzte eskuz binakako bi partida Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 2 vs Aloña Mendi 1. Kimuak bigarren maila.
  • Ilunpe 2 vs Bergara 1. Infantilak bigarren maila.

Larunbatean, 12:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Agurain Lezao. 22 urtez azpiko gizonezkoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide