Ostiralean eta zapatuan izango dira Ilunpekoen pilota partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko urtarrilaren 15a

Ilunpeko pilotari gazteak Frontoi Txikin. (Nerea Uranga)

Denera, eskuz binakako bost pilota partida jokatuko dituzte Frontoi Txikin eta Izarraitzen.

Ilunpeko pilotari gazteek eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte bihar eta etzi, Frontoi Txikin nahiz Izarraitz pilotalekuan.

Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera hiru pilota partida jokatuko dituzte Frontoi Txikin:

  • Ilunpe 3 vs Aloña Mendi 2. Kimuak bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Aloña Mendi 3. Kimuak bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Beloki 1. Infantilak bigarren maila.

Etzi, larunbata, 16:30ean hasita bi pilota partida izango dira Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe 1 vs Murumendi 1. Nagusiak lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Ziotza. Infantilak lehen maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide