Ilunpekoek bihar eta igandean jokatuko dituzte etxeko asteburuko partidak

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Ilunpeko pilotari bat Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Eskuz binakako sei partida jokatuko dituzte bihar 18:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian. Igandean, berriz, 22 urtez azpikoen pilota partida bat izango da Izarraitzen.

Ilunpe pilota elkarteko pilotari gazteek bihar eta igandean jokatuko dituzte asteburu honetako etxeko partidak. Sei partida dira bihar, 18:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian. Igandekoa, berriz, 12:00etan jokatuko dute Izarraitz pilotalekuan.

Bihar, ostirala, 18:30ean, Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Ados. Kimuak, neskak.
  • Ilunpe 2 vs Ospele. Kimuak,  bigarren maila.
  • Ilunpe 3 vs Zumaia 1. Kimuak, bigarren maila.

Bihar, ostirala, 18:30ean, Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 1 vs Oiarpe 1. Kimuak, bigarren maila.
  • Ilunpe 2 vs Zazpi Iturri 1. Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Kuku. Nagusiak, lehen maila.

Otsailak 1, igandea, 12:00etan, Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Lapke A. 22 urtez azpiko gizonak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide