Ostiralean eskuz binakako bost pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko otsailaren 4a

Ilunpeko pilotariak Santio egunean Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Ostiralean etxean jokatuko dituzten partidak 19:00etan hasiko dira, Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan.

Eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte etxean Ilunpeko pilotari gazteek. Norgehiagoka denak ostiralean, otsailaren 6an, jokatuko dituzte. Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian jokatuko dituzte, bi tokietan 19:00etan hasita.

Ostiralean (19:00), Frontoi Txikian honako partidak jokatuko dituzte:

  • Ilunpe 1 vs Zumaia 2. Kimuak, bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Oteiza 2. Infantilak, bigarren maila.

Ostiralean (19:00), Izarraitz pilotalekuan honako partidak jokatuko dituzte:

  • Ilunpe vs Oiarpe 2. Jubenilak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Behar Zana 2. Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe 2 vs Kuku. Kadeteak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide