Asteburuan etxean sei partida jokatuko ditu Ilunpek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko otsailaren 12a

Ilunpeko pilotariak Santio egunean Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Gipuzkoako Udaberriko nahiz errendimenduko eskuz binakako sei partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek. Gaur Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute, bihar Frontoi Txikian eta etzi Izarraitz pilotalekuan.

Udaberriko eta Gipuzkoako errendimendu txapelketetako eskuz binakako sei partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek gaur, bihar eta etzi, Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian.

Gaur, osteguna, 20:30etik aurrera, Izarraitz pilotalekuan honako partida jokatuko da:

  • Ilunpe 1 vs Lapke. Kimuak, bigarren maila.

Bihar, ostirala, 18:30etik aurrera, Frontoi Txikian, jokatuko dituzten partidak honakoak dira:

  • Ilunpe 2 vs Eple. Infantilak, bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Oteiza. Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe 2 vs Behar Zana 2. Infantiilak, lehen maila.

Zapatuan, otsailaren 14an, 17:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan honako bi partida joaktuko dituzte:

  • Ilunpe 2 vs Zumaia 1. Kimuak, bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Lapke 2. Kadeteak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide