Eskuz binakako bi partida jokatuko dituzte asteburuan etxean Ilunpekoek

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Ostiralean Frontoi Txikian eta larunbatean Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute norgehiagoka bana.

Asteburu honetan eskuzko bi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek etxean. Ostiralean izango da bata eta bestea larunbatean. Bi partidak binakakoak izango dira.

Bihar, ostirala, 19:00etatik aurrera partida bat jokatuko dute Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 3 vs Eibar 2. Kimuen bigarren maila.

Etzi, larunbata, 12:00etan hasiko da pilota partida Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe vs Oiarpe. 22 urtez azpiko gizonak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide