Ilunpekoek eskuz binakako bost partida jokatuko dituzte asteburuan etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko martxoaren 5a

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Gipuzkoako lehiaketako eta Udaberriko txapelketako partidak jokatuko dituzte bihar eta etzi, Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Ilunpeko pilotari gazteek eskuz binakako bost pilota partida jokatuko dituzte bihar ostirala eta etzi larunbata.

Bihar, ostirala, 18:00etan hasita honako pilota partidak jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe 2 vs Behar Zana 1. Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Lapke. Infantilak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Aloña Mendi 2. Infantilak, bigarren maila.
  • Ilunpe 1 vs Oiarpe. Nagusiak, lehen maila.

Etzi, larunbata, 16:00etan hasita izango da pilota partida, Frontoi Txikian:

  • Ilunpe vs Abantzu. Neskak, kimuak.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide