Eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako hiru final jokatuko dituzte Ilunpeko pilotari gazteek datozen egunetan. Errendimendu txapelketako finaletako bat Azpeitian izango da, bihar, osteguna, 19:30ean, Frontoi Txikian. Kimuen bigarren mailako Ilunpe 2k (Xabat Goenaga eta Ibai Amenabar) Bergara 2ren (Ibai Fernandez eta Lier Nin) kontra jokatuko du finala.
Ostiralean jokatuko dute Ilunpekoek errendimenduko Gipuzkoako beste final bat, 19:00etan, Bergarako Udal Pilotalekuan. Final horretan, infantilen lehen mailako Oteizak (Inar Olano eta Denis Santos) Ilunpe 1en (Adei Lizarralde eta Paul Egiguren) kontra jokatuko du.
Udaberriko Binakako Txapelketaren kadeteen bigarren mailako finala larunbatean, 16:00etan, Zestoako pilotalekuan, jokatuko du Ilunpe 1ek Lapke 1en kontra.