Eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako hiru final jokatu dituzte Ilunpeko pilotari gazteek aurreko asteburuan, eta bi irabazi dituzte. Joan den ostegunean, Errendimendu txapelketako kimuen bigarren mailako txapela irabazi zuten Xabat Goenagak eta Ibai Amenabarrek 16-15 irabazita Bergarako Ibai Fernandez eta Lier Nin pilotarien kontra. Etxean jokatu zuten Ilunpekoek finala, Frontoi Txikian.
Larunbatean, berriz, Udaberri Sariko kadeteen bigarren mailako txapela eskuratu zuten Zestoako pilotalekuan Julen Montorik eta Aiurdi Peñagarikanok 2 (10,1,5) Lapke 1eko Lur Elorzari eta Oier Izagirreri 1 (2,10,2) irabazita.
Ostiralean errendimenduko infantilen lehen maialko finala ere jokatu zuten Ilunpekoek, Bergarako udal pilotalekuan. Kasu horretan, ordea, txapelunorde gelditu ziren Ilunpeko Adei Lizarralde eta Paul Egiguren Oteizako Inar Olanoren eta Denis Santosen kontra 10-18 galduta.