Eskuz binakako nahiz banakako pilota partidak jokatuko dituzte Ilunpekoek gaur eta bihar Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan. Denera, zortzi neurketa izango dituzte etxean.
Gaur, osteguna, Frontoi Txikian jokatuko dute binakako partida bat, 19:00etatik aurrera:
- Ilunpe 2 vs Intza. Infantilak, lehen maila.
Bihar, ostirala, eskuz banakako partida bat eta binakako bi izango dira Frontoi Txikian, 18:30etik aurrera:
- Ilunpe (Mendizabal) vs Oiarpe. Kimuak, lehen maila.
- Ilunpe 2 vs Tolosa 1. Kimuak bigarren maila.
- Ilunpe 1 vs Zarautz. Kimuak bigarren maila.
Bihar, ostirala, eskuz banakako lau eta erdiko txapelketako lau partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita:
- Ilunpe (Peñagarikano) vs Aizkorpe. Kadeteak bigarren maila.
- Ilunpe (Larramendi) vs Oiarpe. Kadeteak bigarren maila.
- Ilunpe (Larramendi) vs Aloña Mendi. Jubenilak bigarren maila.
- Ilunpe (Iturralde) vs Mundarro. Jubenilak lehen maila.