Bederatzi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko apirilaren 23a

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Eskuz binaka nahiz banaka jokatuko dituzte pilota partidak Frontoi Txikian eta Izarraitz pilotalekuan.

Eskuz banakako nahiz binakako pilota partidak jokatuko dituzte gaur, bihar eta igandean, Frontoi Txikian nahiz Izarraitz pilotalekuan.

Gaur, osteguna, 19:00etan, Frontoi Txikian Udaberriko Eskuz Binakako pilota partida bakarra jokatuko dute.

  • Ilunpe 1 vs Bergara. Infantilak, lehen maila.

Bihar, ostirala, 18:00etatik aurrera, Lau eta Erdiko Eskuz Banakako Txapelketako lau partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:

  • Ilunpe (Arsuaga) vs Hernani. Jubenilak, lehen maila.
  • Ilunpe (Aranguren) vs Eibar. Jubenilak, lehen maila.
  • Ilunpe (labaka) vs Ospele. Nagusiak, lehen maila.
  • Ilunpe (Odriozola) vs Olalde. Nagusiak, lehen maila.

Bihar, ostirala, 18:30etik aurrera, Udaberriko Eskuz Binakako Txapelketako partida bat eta Lau eta Erdiko Banakako Txapelketako bi partida jokatuko dituzte, Frontoi Txikian:

  • Ilunpe 3 vs Zumaia 1. Kimuak, bigarren maila.
  • Ilunpe (Montori) vs Intxurre. Kadeteak, bigarren maila.
  • Ilunpe (Arsuaga) vs Mundarro. Kadeteak, bigarren maila.

Udaberriko Eskuz Binakako Txapelketako partida bat jokatuko dute igandean, 11:00etan, Frontoi Txikian:

  • Ilunpe vs Gazteleku 2. Infantilak, bigarren maila.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide