Udaberriko eskuz binakako eta lau eta erdiko eskuz banakako txapelketetako partidak jokatuko dituzte gaur, bihar eta etzi Ilunpeko pilotariek, Frontoi Txikian nahiz Izarraitz pilotalekuan.
Gaur, osteguna, 19:00etatik aurrera eskuz binakako partida bat jokatuko dute Frontoi Txikian:
- Ilunpe 2 vs Intza. Kimuak, bigarren maila.
Bihar, ostirala, 18:00etan hasita, lau eta erdiko banakako hiru neurketa jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan:
- Ilunpe (Arsuaga) vs Intxurre. Kadeteak, bigarren maila.
- Ilunpe (Larramendi) vs Kuku. Kadeteak, bigarren maila.
- Ilunpe (Larramendi) vs Hernani. Jubenilak, bigarren maila.
Bihar, ostirala, 18:30ean hasita, eskuz banakako partida bat eta binakako bi izango dira Frontoi Txikian:
- Ilunpe (Mendizabal) vs Lapke. Kimuak, lehen maila.
- Ilunpe 1 vs Behar Zana. Kimuak, bigarren maila.
- Ilunpe 2 vs Olalde. Infantilak, lehen maila.
Etzi, larunbata, lau eta erdiko eskuz banakako partida bat izango da, 12:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan.
- Ilunpe (Peñagarikano) vs Behar Zana, kadeteak, bigarren maila.