Eskuz banakako eta binakako bina partida jokatuko dituzte Ilunpekoek etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea 2026ko maiatzaren 13a

Ilunpeko pilotariak Frontoi Txikian. (Nerea Uranga)

Ostegunean eta igandean izango dituzte pilota partidak Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Lau partida jokatuko dituzte egunotan etxean Ilunpeko pilotariek. Bihar, osteguna, eta igandean izango dira neurketak Izarraitz pilotalekuan. eta Frontoi Txikian. Eskuz Binakako Udaberri Txapelketako bi partida eta Eskuz Banakako Lau eta Erdiko Txapelketako beste bi jokatuko dituzte.

Bihar, osteguna, maiatzak 14, 20:15ean hasita, Izarraitz pilotalekuan honako partidak jokatuko dituzte:

  • Ilunpe (Labaka) vs Intxurre. Nagusiak, lehen maila.
  • Ilunpe 1 vs Tolosa 2. Kimuak, bigarren maila.

Igandean, maiatzaren 17an, 11:00etan hasita, Frontoi Txikian izango diren partidak honakoak dira:

  • Ilunpe vs Eple 1. Infantilak, bigarren maila.
  • Ilunpe (Peñagarikano) vs Aloña Mendi. Kadeteak, bigarren maila.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide