Ilunpekoen eskuz binakako bi partida izango dira ostiralean Izarraitzen

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Aurtengo Santio egunean Ilunpeko pilotariak, Izarraitz pilotalekuan. (Julene Frantzesena)

Gipuzkoako txapelketako partida bana jokatuko dute kadeteen lehen mailakoek eta nagusien hirugarren mailakoek. 

Ilunpe pilota elkartekoek Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako bi pilota partida jokatuko dituzte ostiralean, irailaren 18an, Izarraitz pilotalekuan, 19:00etan hasita.

  • Ilunpe 1 vs Oiarpe. Kadeteak lehen maila.
  • Ilunpe vs Aloña Mendi 3. Nagusiak hirugarren maila.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide