Eskuz banakako zortzi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpekoek etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe pilota elkartea

Ilunpeko pilotariak, Izarraitz pilotalekuan. (Andoni Elduaien)

Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte bihar, etzi eta larunbatean Izarraitz pilotalekuan eta Frontoi Txikian.

Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako zortzi pilota partida jokatuko dituzte Ilunpeko pilotariek asteburu honetan etxean. Izarraitz pilotalekuan nahiz Frontoi Txikian izango dira neurketak. Hona hemen jokatuko dituzten partidak:

Bihar, osteguna, 20:15etik aurrera Izarraitz pilotalekan eskuz banakako partida bat jokatuko dute:

  • Larrañaga (Ilunpe) vs Meabebasterretxea (Abantzu). Infantilak, Bigarren Maila.

Ostiralean, urriaren 23an, 19:15ean hasita, Frontoi Txikian honako pilota partidak jokatuko dituzte:

  • Arandia (Ilunpe) vs Aburuza (Behar Zana). Infantilak, Lehen Maila.
  • Goenaga (Ilunpe) vs Vicente (Oiarpe). Infantilak, Lehen Maila.
  • Uranga (Ilunpe) vs Rezabal (Ospele). Infantilak, Bigarren Maila.
  • Alkorta (Ilunpe) vs Etxeberria (Zumaia). Infantilak, Bigarren Maila.

Larrunbatean, urriaren 24an, 16:00etan hasita, Frontoi Txikian izango dira pilota partidak:

  • Saizar (Ilunpe) vs Etxaniz (Bergara). Kimuak, Bigarren Maila.
  • Agirretxe (Ilunpe) vs Murua (Goierri). Kimuak, Bigarren Maila.
  • Illarramendi (Ilunpe) vs Olalde (Aloña Mendi). Kimuak, Bigarren Maila.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide